igarkizunak

guk eskolan, euskararen erabilera hobetzeko igarkizunak egiten genituen, adibide gisa:

1.       Basapiztia beldurgarria
Arrosaz pintatu artean;
Orain berriz barregarria:
Zine-izan delako ote?

2.       Ezer ez dut asmatzen
Bai dena imitatzen,
Tximinokeria ugari
Egiten dut nik beti.

3.       Norbaitekin haserre zaudenean
Bidaltzen duzu bertara.
Judas ere haraxe azkenean
joan zen urkatzera.

4.       Urtean behin etorri
eta goi- goian bizi;
ez da handik erortzen
oso delako buruargi.

5.       Behatza bezain txikia izanik
Anaiak nituen salbatu
Ogroaren bota miragarriekin
Ogibidea nuen lortu.

6.       Aurrean jarri eta klask egin;
Barruan hartuko zaitu
eta ezabatu ezin.

7.       Ez du balio
Nahi badugu jateko,
Baina behar- beharrezko
Bizi ahal izateko.

8.       Gora eta behera igotzen da
Artista paregabea;
Lau hanka ditu, eta buztan luzea
Maite ditu beroa eta harriartea.

9.       Lahar eta sasiartean babestua
Egoten da gozoki morea;
Ez da erraza izaten hartzea,
Gero bai gozoa zaporea.

10.   Helize batez dabilen
ibilgailu hegalaria,
zuzen- gora igo eta airean geldi daitekeen
eulia burrunbaria.

11.   Biribil- biribila
Korrikari edo saltaria,
Eskuz esku doana
Hankaz hanka dabilena.

12.   Haitzez haitz saltoka
Ederki egiten du adarka;
Beronen gauerdiko eztula
Ganorabako gauza txatxala.

13.   Hasieratik hogeita bigarrena
Atzekoz Aurrera laugarrena;
Hastekotan nire bila,
Jo ezazu Lapurdira
Edo bestera Zuberoara.

14.   Sarri laguntzen nau egunez,
Nik egiten dudana eginez;
Gauean uzten nau bakarrik
Argi Gabe ez baitu bizirik.

15.   Lepoaldean kiribilatzen den
Artilezko jantzi luzea,
Beroa ematen duen
Suge arrisku-gabea.

16.   Zeruak nauka,
Itsasoak ere bai,
Baita turkesa harriak
Eta indioilarrak, noski.

17.   Inoiz elkar aurkitu Gabe
Ondo- ondoan dabiltza beti;
Guri berriz hirira joaten
Laguntzen digute sarri.

18.   Zer ote da, zer?
Ondo gauza bitxia!
Zenbat eta gehiago hazi,
Orduan eta gutxiago ikusi

19.   Landan bazabiltza paseiari
Adi hegazkin hori- beltzari,
Sastada gogorrak
Ematen baititu ________

20.   Zuri edo gorrixka da etxea
Batere bazterrik gabea
Falta ditu leihoak eta atea
Baina ez da itotzen kumea.

21.   Txin- txin egiten du lurrean
Hodeietatik datorren garau
Gogorrak;
Babesgabe bazaude kanpoan,
Hobe ez harrapatzea________

22.   Ahoa badu
Nahiz eta orain janez;
Sabelean duela
Oso baliotsua denez,
Gogor lan egiten da
Altxorra atera nahiez.

23.   Tente eta handikiro
Alkandora zuri-zuriarekin,
Jaka beltzarekin eta dotore
Ibiltzen dira uretan ere.

24.   Fruitu jangarriak
Mordozka haziak
Beltzak nahiz zuriak
Goxo- goxoak guztiak.

25.   Lore arrunta banaiz,
Zergatik deitzen bitxia?
Petaloak ditut zuriak
Eta bihotza horia.

26.   Fruta- zakuz egindako ardoa
Kantauri itsasaldekoa;
Goitik nahi baduzu atera
Sarri joango zaizu kanpora.

27.   Amaren erdikoa da
Maitasunaren hasierakoa,
Mendiaren itxura du
Eta beronen aurrean doa.

28.   Esku eta atzamarren formakoa
Artile, larru eta abarrezkoa;
Sasoiz negurakoa,
Zuk asmatu zertarakoa.

29.   Bizkarra badu
Baina besorik ez:
Hankak baditu
Baina ez daki ibiltzen;
Alferra denak
Ondo daki berotzen.

ERANTZUNAK:
  1. pantera arrosa
  2. tximinoa
  3. pikundo
  4. zikoina
  5. pulgarzito
  6. argazkia
  7. haizea
  8. sugandila
  9. mora
  10. elikopteroa
  11. pelota
  12. ahuntza
  13. W
  14. itzala
  15. tapauka
  16. urdina
  17. trenbideko errailak
  18. iluntasuna
  19. erlea
  20. arraultza
  21. txingorra
  22. meategia
  23. pinguinoa
  24. mahatsa
  25. bitxiloreak
  26. sagardoa
  27. M
  28. eskularroa
  29. aulkia

No hay comentarios:

Publicar un comentario