domingo, 20 de noviembre de 2011

barnetegiak

------------------------------

Asteburuko barnetegiak, 60 ordu euskaraz

AEK euskaltegiek beren asteburuko barnetegietako ateak zabaltzen dizkiote, euskara ikasten ari den herritar guztiei. Hizkuntza bihotzetik ahora salto egiteko aukera eskaintzen dute.

Hasi bihotzetik eta mingainera, hasi mingainetik eta mundura, martxan jarri da lege berri bat: euskaraz Euskal Herrian. Hauek izan daitezke AEK euskaltegiek eskaintzen dituzten asteburuko barnetegien filosofia biltzen dituzten hitzak. Izan ere, asteburu honetan martxan jarriko diren barnetegiek xede bat dute: euskaraz bizi-tzeko aukera eskaintzea.
Urtetik urtera, udaberriko lehen loreak jaiotzen hasten direnean, ikasturteko lehen barnetegiak sor-tzen hasten dira. Baina aurtengo udaberria euskal lorez jantzirik dator. AEK euskaltegiek Euskal Herri osoari zabaldu dizkiote asteburuan antolatzen dituzten barnetegietako ateak, hizkuntza ikasten ari diren herritarrek buruan preso dituzten hitzei mingainaren lagun-tzaz askatasuna eman diezaieten. Eguneko 24 orduak ingurune euskaldun baten bihotzean bizi ditzaten.
--------------------------------------------------------


artikulu hau irakurri eta gero beharrezkoa iruditzen zait barnetegiei buruzko informazioa elaraztea:

               Euskara 24 orduz egin ahal izateko,  barnetegiak dira  aukera paregabea, hauek ikasleei eskolak ez ezik egoitza eta mantenua ere eskaintzen dien ikastetxeak dira, hau da, horrelako eskaintzak dituzten euskaltegiak dira.
                Ikastetxe batzuk urte osoan barnetegi gisa funtzionatzen dute, beste batzuk berriz, udan edo bestelako urte-sasoiren batean bakarrik.
                Barnetegiek ikasleari beste ikasleekin bizitzea ahalbidetzen die, beraien antzeko euskara maila dutenekin euskara praktikatzeko aukera. Barnetegietan ekintza desberdinak egiten dira hizkuntza lantzeko, eta sarritan euskara dakien herriko jendearekin euskaraz aritzeko ekintzak eta programak antolatzen dira, ez baitira arlo teorikoan bakarrik finkatzen, praktikotasuna bilatzen baitute, baina dena euskara erreferentzi duelarik, euskara ikasteko eta hobetzeko asmoz.
                Gaur . Egun hainbat barnetegi aurki genitzake, urte osoan zehar irekita daudenak, hala nola, Zornotzan, Lazkaon, Lesakan, Ondarroan eta Errigoitin daude besteak beste.


No hay comentarios:

Publicar un comentario