miércoles, 16 de noviembre de 2011

HARRO

Atzo bazkari familiarra izan nuen, 20 pertsona inguru egon ginen mahaiaren inguruan bildurik, adin tarte desberdinekoak haur, gazte zein nagusi, eta herrialde ezberdinetakoak, Busturia, Mungia, Bermeo, Laukiz edota Bilbo aldekoak.
Etxean denok dugu euskara ama hizkuntza, baina bazkaltzen geundela izekok hitz bat esan zuen eta mahaian geunden askok ez genuen hitz horren esanahia ezagutzen, eskatza. Zelan izan liteke posible? Zelan nahiz eta famili berekoak izan eta ama hizkuntza bera izan ez ulertu batek esandakoa?
Argi dago herri bakoitzak bere kultura duela, bere identitatea, bere historia, besteengandik ezberdintzen duen zerbait duela. Horren adibideetariko bat euskara izan daiteke, hitz bat hainbat modu ezberdinetan esan daitekeelako, eskatza, sukaldea, sutea, sutia,....
Nahiz eta Euskara hain zabala izan, hau da, mintzatzeko edo idazteko hainbat era izan, euskara bakarra dugu, gure euskara, euskaldun egiten gaituena, elkar ulertzeko balio digun hizkuntza dugu, Gontzal  Mendibilek, bere abestian dioen moduan “Guziok gara eskualdun, guziok anaiak gara, nahiz eta hitz ezberdinez, bat bera dugu hizkera” beraz gu geu HARRO egon gaitezkeen hizkuntza bat da
          Hori honela izanik, harrotasun osoz esan dezakegu hizkuntza aitzindari eta aberats baten jabe gara. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario