miércoles, 2 de noviembre de 2011

Jolasa eta euskera


Askotan entzun izan dugu jolasa umeentzat oso garrantzitsua eta ezinbestekoa dela, giza harremanak sortuko direlako, motrizitatea lantzen delako, HIZTEGIA aberasten delako, balore ezberdinak ikasten dituztelako,...  beraz zergatik ez erlazionatu gure hizkuntzarekin?
Ohituta gaude, betiko jolasak erabiltzera, erdarazko jolasak hain zuzen, baina badaude euskerazko hainbat eta hainbat jolas, oraindik ez ditugunak ezagutzen eta baliagarriak izan ditzakegunak.


ZOTZ EGITEKOAK

Dona-dona


Dona- dona katona
Sutondoan amona
Lepotik behera kutuna
Atera kanpora neska mutila

Harriola- marriola


Harriola- marriola
Orratza zorrotza,
Zizta gaitz, hari txarra
Tirabira,
Zirriz-zarran eta zazt


ABESTEKOAK


Domina abanti 
                                                                          Domina abanti
Dinuba aprego
Trikitixa, trikitrixa,
Tritikritxa, xa, xa, xa
Domina abanti,
Domina aprego
Hankak zabaldu
Trikitrixa, trikitrixa
Trikitrixa, xa, xa, xa

Domina abanti,
Domina aprego
Hankak okertu
Trikitrixa, trikitrixa
Trikitrixa, xa, xa, xa
Domina abanti,
Domina aprego
Burua gora,
Trikitrixa, trikitritrixa,
Trikitrixa, xa, xa,xa

MUGITZEKOAK


Sorbalda irakurtzen:


Taldekide bakoitzak pegatina bat edukiko du, eta pegatina bakoitzean pertsona bakoitzak hitz bat idatziko du, beste guztiak ikusi barik.
Ondoren taldea 2-ko taldeetan banatuko da. Joku honen helburua, kidearen sorbalden jartzen duena irakurtzen saiatzea da, baina batak bestea oztopatu behar du ahalik eta beranduen irakurtzeko.
Dirudiena baino zaila da, hain zuzen ere zure bikotekidea ezin duzulako ukitu.


Zapitxo kooperatiboa


Bi taldetan banatuko gara. Taldekide bakoitzari probintzia bakoitzaren izena emango diogu, bi taldeetan izen berdinak. Erdian zapiarekin dagoenak, bi, hiru edo nahi beste probintzien izenak esango ditu, orduan taldekideek bat gainean eramango dute. Gainean daramaten horrek zapitxoa hartuko du eta beraien aldera eramango dute, beste taldekoek harrapatu gabe.


Fruta mazedonia


Espazio zabal batean kide kopuruaren arabera uztailak jartzen dira, bat izan ezik. Irakasleak ume bakoitzari fruta baten izena esango dio: sagarra, marrubia, platanoa eta laranja.
Kide bakoitza uztai baten barruan kokatuko da, bat izan ezik. Hau espazioaren erdian geratuko da. Eta berak esango du: “ frutazko mazedonia nahi dut” eta nahi dituen frutak esango ditu. Aipatutako fruten taldekideak beste uztai batera mugitu beharko dira eta erdian dagoen pertsona ere uztai batera mugituko da.
Honela, beti kide bat kanpoan geratuko da. Honek berriko nahi duen fruta mazedonia esango du.
Nahi duenak koktail bat eskatu dezake, honela taldekide guztiak mugitu beharko dia.


SOKA SALTOAN HARITZEKOAK:
Hamabostarena


Hasieran banan- banan sartu eta atera egiten dira. “bat eta bi” esatean sartu egiten da bat eta bertan geratzen da, hurrengo hiruak berdin eta abestia bukatzean lauak batera irteten dira.

Jolastu gaitezen denok
Soka jokoan, soka jokoan
Hator euskaldun bai
Dagokigun eran, dagokigun eran euskara hutsean.
Bat eta bi, hiru, lau eta bost hamar gehiagorekin
Beti dira hamabost


Txoria goian kantari

Txoria goian kantari,
gu hementxe dantzari.
Zapia lurrera bota,
eta gora ekarri.
Bat, bi, hiru, lau,
bost,sei eta zazpi,
galtzen duena etorri


Sokara sartzen den pertsona, eskuan zapi bat eraman beharko du eta abestia jarraituz zapia lurrera bota eta gero jaso egin beharko du.


ESKUEKIN JOLASTEKOAK:


Banpiro bat naiz

Ban- pi-ro- bat- naiz
Banpiro bat naiz
Erdi zoro nago
Baraba
Goizetan ikasten dut
Hamabiak jotzen dutenean
Txotxolotu egiten naiz
Baraba
Uu aa uuu a
Baraba
Uu aa uuu a

Nire aita drakula da
Nire ama bere alaba
Anai bat ere
Badaukat
Baina xurgatzen
Onena naiz
Baraba
Uu aa uuu a
Baraba
Uu aa uuu a


Abestiak PARABA, UU-AA-UUU-A esaterakoan eskuen mugimendu hauek etengo ditugu, eta eskuak eta gerria alde batera eta bestera mugituko ditugu, azkeneko A esatean eskuak aurpegi parean jarri eta hatzamarrak aurrera begira ditugula banpiro aurpegia jarriko dugu.


Epo itai tai e
Epo itai tai e
Epo iitai tai epo
Ituki ituki epo
Ituki ituki e




EPO: bi eskuekin hanken gainean txalo eman
ITAI: txalo eman eskuekin burua ukitu
E: besoak bularrean gurutzatu
ITUKI: bi eskuekin


Aipatutako jolas hauek, adibide  batzuk baino ez dira izan, hauetaz gain,  euskarazko jolas anitz aurki ditzakegulako haurrentzat dibertigarriak izan daitezkeenak eta euskara hiztegia bultza ditzaketenak. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario