domingo, 6 de noviembre de 2011

KORRIKA

KORRIKA, euskara bultzatzeko egiten den beste ekitaldi bat da.  Bi urterik behin egiten da eta Euskal herritik zehar, herritarren laguntzaz egiten den lasterketa martxa da, manifestazio baten modukoa. AEK-k antolatzen du, euskararen berreskuratzea eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea xede duen erakundeak. 

 KORRIKA orain dela 30 urte hasi zen, euskara oinarri zuela,  euskal herriko errepideak, herriak, kaleak, jendez betez. Lehenengo lasterketak Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen eta jada, gaur egun, badira 17 korrika bete direnak.

            Korrika honetan, hasiera- hasieratik mezu sekretu bat idazten da, lekukoaren barruan  gordetzen dena eta lasterketaren amaiera-arte ezin dena irakurri. Horretarako, helmugan, ekitaldi bat egiten da, euskal musikarekin eta bertan aukeratutako pertsonai ospetsuek irakurtzen dute mezua.

       Lekukoaren barnean doan mezua eta pankartan idatzita dagoen leloa bezala, abestia ere urtero aldatzen da.urte bakoitzean euskal musikari talde batek egiten du, aurten esaterako gose taldeak sortu du, maitatu, ikasi, ari...euskalakari izenburuaz, hori izan baita aurtengo leloa.






KORRIKA TXIKIA:

Euskal Herriko herri bakoitzean korrika txikia antolatzen da, hau da, ume zein gaztei zuzendutakoa. Herriko eskola zein ikastetxeek hartzen dute parte ekitaldi honetan, herri osotik zehar korrika eginez. KORRIKA honetan umeak dira protagonista, beraiek prestatzen baitute soinean eramaten duten petoa. Bakoitzak nahi duen  kolorez egiten du, bere peto propioa sortuz, nahiz eta guztiek zentroaren zigilu propioa eraman. Ikastetxe bakoitzak bere pankarta prestatzen du, euskarari erreferentzia egiten dion lelo bat erdian duelarik. Horrez gain, lekukoaren hautaketa ere egin behar izaten da, normalean zozketaz erabakitzen da nor edo nortzuk izango diren kurtso bakoitza ordezkatuko dutenak. Gehienetan bi pertsona izaten dira berau eramaten dutenak, beti ere korrikaren buruan joanez, hau da, pankartaren aurrealdean joanez.






No hay comentarios:

Publicar un comentario