domingo, 20 de noviembre de 2011

euskaltegiak

Euskara lantzeko beste metodo bat euskaltegiak dira, hauek euskara irakasteko ikastetxe edo akademiak dira. 
1976 eta 1977 ikasturtean euskara-ikasleen kopuruak nabari egin zuen gora. Hori dela eta, euskalduntze-alfabetatze mugimenduak euskara irakasteko eskola bereziak sortu behar izan  zituen.
1989an euskaltegiak legeztatuak izan ziren Euskal Automonia Erkidegoan (EAE) HABESEA (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzeko Erakundea Sortarazteko eta Euskaltegiak Araupetzeko) legea zela eta.  Euskaltegiak publikoak zein pribatuak izan daitezke.  HABEk eredu izan nahi zuten euskaltegi publiko batzuk eraiki zituen, eta udal-euskaltegi publikoak ere sortu ziren herri batzuetan. Euskaltegi pribatuen artean legeak bi mota bereizten ditu, homologatuak eta libreak, baldintza instituzional eta akademikoen  eta jasotako diru-laguntza publikoaren arabera bereizten direnak.

                Nafarroan EAEn dagoen antzeko sistema dago legeztaturik, baina Ipar Euskal Herrian ez dago euskaltegi publikorik, hortaz helduentzako euskara-irakaskuntza ia osoa AEKren eskutik doa.

1993an HABEk EAEn euskaltegi libreei diru-laguntza kendu eta urte beteren buruan HABEk berak eraikitako euskaltegiak itxi egin zituen.  AEKrekin hitzarmena egin zuen, horren euskaltegi libreen homologazioa bideratzeko eta euskara ikasteko eskabidearen arabera beharrezkoak ziren euskaltegien mapa definitzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario