lunes, 21 de noviembre de 2011

euskara nazioarteko eguna

Gure Egutegian abenduak 3 egun oso garrantzitsua da, markatu beharreko eguna, EUSKARAREN EGUNA BAITA, Xabier Frantzisko deunaren egunez ospatzen dena. Ospakizun hau eusko ikaskuntzak sortu zuen  eta 1949an gauzatu zen lehenengo aldiz.


Jaialdia honetan, Urtero- urtero herri desberdinen baten euskarari erreferentzia egiten dioten ekintzak egiten dira, euskara bultzatzeko asmoa izanik; era ezberdinetako ekintzak antolatzen dira:
bai kontzertuak, bertsolariak, ekitaldiak, antzerkiak, jolasak, … adin guztietako pertsonek parte hartzeko aukera izanik.


Nahiz eta jaialdi erraldoia herri zehatzetan izan, eskoletan ere badago aukera egun garrantzitsu hau ospatzeko. Nire eskolan kasurako, bete betean ospatzen genuen egun hau, eguneroko liburuak alde batera utziz eta ekintza ezberdinak eginez. Besteak beste: eskola osoa dekoratzea, bai marrazki zein lema ezberdinak jarriz, txokolatada, euskal abestiak, ipuin zein olerki lehiaketak, euskal jokoak (lokotxak, sokatira, zaku lehiaketa, …), etab egiten genituen. Horrez gain, eskolak berak ere hainbat ekintza ezberdin programatzen zituen, euskaraz eginiko zineak proiektatuz, bertsolari ospetsuak ekarriz, kale- animazioa, ….
Aurten ere, badoa urreratzen egun garrantzitsu hau, beraz animatu eta parte har ezazu. EUSKARA SASIEN GAINETIK ATERA BEHAR DUGULAKO!
Aurtengo programazioaren berri izan dezazuen, hona hemen Gazteizen egingo den jaialdia


No hay comentarios:

Publicar un comentario