domingo, 13 de noviembre de 2011

bertsolaritza

Beti euskaldun sentitzen gara
bai egunez ta bai gabaz
ta zeintzuk geran geuk azaltzeko
gu ez ote gera kapaz?
 
Sarri askotan nago amorruz
sarri askotan algaraz
baina egungo lema bakarra:
Euskal Herrian euskaraz
nahiz batzuk egin erdaraz.



Eta sarritan ni triste antza
nago begira jarririk
ez dagoelako nire bihotza
poztuko duen berririk.
Beti euskeraz behar genuke
ez dago beste neurririk.
Nik ez nuke nahi bere hizkuntzan
mintzatzen ez den herririk. (bis)

Euskal Herrian sortu ginen gu
bertan hazi eta hezi
eta inolaz ez det joan nahi
neure herritik ihesi.
Denek ez dute hemen egiten
denek ez dute ikasi
eta egiten ez dunak ez du
euskaldun izenik mezi. (bis)



Bertsolaritza abestuz, errimatuz eta neurtuz egiten den berbaldi bat da. Ahozko euskal literaturaren adarretako bat da. 

Bertsolaritza, hezkuntzan landu daiteken gai bat izan daiteke, haurrei asko gustatzen zaiena eta euskararekin lotura oso zuzena duena, hizkuntzaren izaera indartzen baitu.


                Nik ikasi dudan eskolan esaterako, bertsolaritza ikasturte oso batean zehar landu genuen, era praktiko batean. Ekitaldiak egiten genituen, gure zonaldetik hurbil zeuden ikastetxeetako ikasleak, gure kurtso bereko ikasleak, etortzen ziren gure zentrora ikasturtean zehar ikasi genuena ikustera, eta ondoren gu joaten ginen beraiek egiten zituzten ekitaldiak ikustera. Euskara praktikatzeko beste era ezberdin bat da, haurrei asko gustatzen zaiena. Honelako ekitaldiekin, beste hainbat gauzaren artean pertsona berriak ezagutzeko aukera izatea eta jendeari ikasitakoa erakusteko beldurra galtzea lortzen da.




Hala ere, bertsolaritza, beste era askotara ere landu daiteke, kazetaritzan adibidez. Guk kazetaritzarako programa zaioak prestatzen genituen, astero zaio bat egiten genuen eta horretarako, lehenengo eta behin programa nola bideratu pentsatu behar izaten genuen. Bakoitzari paper desberdinak banatuz, nor izango zen aurkezlea, nortzuk bertsolariak, nor gaia jartzen zuena, eta nortzuk ziren telefonoz deitzen zutenak;  programa zaio batean ikasle guztientzako lekua ez zegoenez, astero aldatzen genituen pertsonaiak.

Bertsolaritza beti ezagutu dugu aisialdirako ekintza bezala, hau da, ohituta gaude bertsoak entzuten soilik erakustaldietan, bertso-txapelketetan, afari edo herri bazkarietan, trikitixarekin lagunduta, jaialdietan …  Baina bertsolaritza baliagarria izan daiteke hezkuntzarako, hiztegi aberatsa beharrezkoa baita. Horrez gain, erritmoen nozioa ere eduki behar da, hau da, abesti desberdinen erritmoa kontrolatu beharra dago. Bat bateko bertsoen sorketa egiteko azkar pentsatu behar da, batez ere beste batekin lehian aritzean.
                Bertsolaritza ikasteko bertso eskolak daude. Hauetan bertsoak sortzeko beharrezkoak diren ezinbesteko arauak, hiztegia, erritmoa … irakasten da. Euskal Herriko bertso eskolak 1974-1983 urtean sortu ziren, dozena bat baino gehiago ziren, horien artean Mungiakoa.
                Bertsolaritzak hasiera batean euskara bultzatzea zuen helburu, eta badirudi nolabait lortzen ari dela, horren adibide da bertso-txapelketetan biltzen den jende mordoa. Euskal Herriko hizkuntza den euskara bultzatu beharra daukagu, plazaratu beharra, eta nola ez, erabili eta abestu beharra, Jokin Sorozabalek 1989ko txapelketako finalean botatako bertsoak dioen bezala:
Eskerrik asko bertsozaleok
goxoki eta apalki
nahiz ta txapela ta sari hauek
beti zerbait erabaki
bertsolaritzak denok nahi dugun
bidea badaramaki
hemen falta den Amurizak behin
esan zuen hain ederki:
“Herri bat ez da sekula hiltzen
kantatzen baldin badaki”.


No hay comentarios:

Publicar un comentario