Eskola
garaian hainbat ekintza desberdin egiten dira euskara bultzatzen dituztenak.
Horietariko bat, edo behintzat nik gogoratzen dudan bat gutunen trukea da.
Gogoan dut nik eskolan
gure herritik hurbil zeuden ikastetxeetako ikasleekin gutunak idazten
genituela. Bi zentroetako ikasleen zerrenda kontuan izanik, ikasle bakoitzak
idazlagun bat izaten zuen. Gela bateko lehenak beste ikastetxeko zerrendako
lehenari idazten zion gutuna, eta horrela zerrenda bukatu arte.
Gutun hauek normalean oporraldietatik itzultzean idazten genituen, eta modu
horretan gure jaiegunen berri ematen genion elkarri. Oporretan nora joan garen,
zer egin dugun, norekin ibili garen leku batetik bestera … Gogoan dut hainbat
gauza aipatzen genizkiola batak besteari. Non bizi ginen, egunean zehar egiten
genituen ekintza desberdinak … eta nola ez gure gauza gogokoenez mintzatzen
ginen. Sekreturen bat ere aitortzen genion elkarri, baina horiek ezin dira
esan, sekretuak baitira.
Ekintza honekin, euskara lantzeaz gain, hau da, hiztegia, ortografia eta
gramatika lantzeaz gain, besteekin interakzioan aritzeko aukera izaten genuen,
eta nola ez euskara erabiltzera bultzatzen gintuen. Guzti hau modu
entretenigarri batean egiten genuen eta oraindik internetik ez zegoenez gutun
horiek hurbiltasun handiagoa erakusten zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario